XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jose Miguel LARGO

Leitzako ehiztaria

Nik beste herrietan horrelako kontrolak egiten hasiak direla zurrumurrua aditu dut, bai, baina ez dut berri garbirik inondik ere.

Hemen, Leitza inguruan behinik-behin ez da horrelako kasurik gertatu.

Egia esan, nik ez dut sekulan aditu norbaitek usotan dagoela beste norbaiti tiro eman dionik.

Basurde ehizian beharbada bai, deskuidatuta, baina postuan bertan sekulan ez, eta gutxiago edana egoteagatik.

Gainera, mendira joatean puxke eder bat eramaten duenak ardo trago bat egitea ez da bertze munduko gauza, nere ustez.

Gero ardo trago pare batekin positibo ematen baldin bada, ederra dugu!

Hemen Leitza inguruko mendietan Foralak eta Guardia Zibilak ibiltzen dira ehiztariei dokumentazioa eskatzen-eta, baina orain arte ez dut aditu inori alkoholemia kontrola egin diotenik.

Dena den, nere ustez hori ez da soluzioa. Norbait erokeri bat egiten ikusten badute orduan harengana joan daitezela, baina gainerakoan...